XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Choriak ez balu ikusten?...

Bainan, bethi, nehondik, deus ez ageri.

Bethiko gaua, bethiko ilhunbea.

Bethikotz suge itsu...

Zendako, bada, uste duzue laborariak zangoarekin baztertzen duela suge itsua, bertzeak lehertzen dituelarik?.

Lur guziak, arbola guziek, elheketa zakiten guziek oihu egin baitakote zer den gertatu.

Orduan, ez othe du merezi, gaichoak, bizia? Ez othe du merezi aditzea iguzkiaren aintzinean berriz charamelan kantuz hasia den errechiñoleta?.

Lupien bisita

Behar dauzuet egun kondatu eguberriko arbola bati gertatu gauza miresgarria, duela hain bertze denbora nun ahantzia baitut noiz zen.

Eguberri bezpera zen.

Arbola berde bat zagon, jadanik ontsa apaindia, argiz betherik, edergailu mota guziez zuela dirdiratzen, urhe kolore iranjez, sahar gorriz eta jostagailuez choragarriki kargatia.

Bai, errealki, zen arbola bat guziz ederra.

Sala haundi batean zagon, bortak ontsa hetsirik, haurrak ez ziten han sar eguberri gaua baino lehen.

Bainan, haurrek salbu, etcheko jende guziek zuten ikusia.

Etcheko gatu beltchak ere zituen bere begi berde haundiak hartaz betheak.

Nehork ez zakon jiteko errana, bainan amatchiren zaia luzen gerizan, ichil ichila zen sartia holako gauza ederraren ikusterat.

Aitatchirekin berriz etcheko zakur begi eztia zen, iheska bezala, izana; haren begiek ez zuten sekulan holako gauza ederrik ikusi eta bere tegiaren zolan, amentsetarik zuen arbola miresgarria ikusten.

Leioak hetsi aintzinean, baratzeko arbolan dagon choriñoak here begi beltch tipiekin zuen behako bat egina.

Zer arbola charmanta! Hortan ahal balu bere kafia egin!.

Gatiaz hain beldur ziren sabu gris tipiak berak, menturatu ziren beren sudur luchearen sala choko chiloetarik atheratzerat.

Ez da egun guziez ikusten holako gauza ederrik etchean.

Erraiten dauziet, haurrek salbu, etche guziak zuen arbola ikusia.

Ez, norbait ahanzten dut ahatik; lupiek ez zuten ikusia.

Badakizie, lupiak bizi dira zokoetan: ganerretako haize eta herrautsen erresumetan eta sotoetako zoko ilhunetan.